
Gaur arratsaldean telematikoki egindako bileran, Espainiako Federazioako Zuzendaritza Batzordeak erabaki du, Delegatuen Batzordeari hainbat proposamen igortzea, Guerreras Iberdrola Ligaren eteta behin betiko Covid 19ak eragindako osasun krisialdia dela eta. Era berean, besteak beste, batzorde honek txapelduna eta Europan arituko diren taldeak zehaztu beharko ditu eta jaitsierak ez direla emango eta Zilarrezko Mailatik igoerak izango direla berretsi.

Rincón Fertilidad Málagan bi urte t’erdi igaro ostean, Alice Fernandes ‘Diva’ atezainak SUPER AMARA Bera Berarekin sinatu du urtebetez, ondorioz, 2020-21 denboraldian Renata Arrudarekin bat egingo du.

SUPER AMARA Bera Beran hiru denboraldi igaro ostean, Merche Castellanos atezainak ez du taldean jarratuko datorren urtean, “lehen minututik azken minutura arte izan dudan tratua” eskertu nahi diona. Eskutitz batean onartu du “erabaki zaila izan da” baina uste du “une batzu iristen dira aldaketa baten beharra somatzen dugula eta nik egitea erabaki dut”.