
Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa, SUPER AMARA Bera Berak EHL (European Handball League) 2020-21an izena emateko urratsak osatu ditu EHF Cupen ordez prestatu den lehiaketan. Europako Federazioak txapelketen berritzeari ekingo dio denboraldi honetan.

Azken urteetako uztaileetan bezala, SUPER AMARA Bera Berako plantillarekin batera harrobiko jokalariak jarriko dira lanean aurredenboraldian, kasu honetan lau, bi senior eta beste bi, jubenil mailan arituko direnak.

Jokalarien zerrenda eta entrenatzaile zein laguntzaileena zehaztuta, ligako egutegia ezagututa eta irailren 4tik 6ra Kopa jokatzea aurreikusita, SUPER AMARA Bera Berak aurredenboraldia planifikatu du abuztuaren 12an aurreneko lagunartekoa jokatuko du Gascan Zubileta Evolution BM Zuazorekin eta Bilbon amaituko du abuztuko azken asteburuan.