
2020. urtea joan zaigu (irrikan geunden!!) eta berarekin mende honetako bigarren hamarkada, Bera Bera Eskubaloiarentzako urterik oparoena, Ligako eredua izateaz gain euskal talderen artean titulu gehien irabazi dutenen artean kokatu delarik.

Hamar eguneko oporraldia igarota, SUPER AMARA Bera Bera entrenalldietara itzuli zen atzo Bidebieta non ordu t’erdiko lana egin zuen. Munduan eragina duen pandemia dela eta ez zen posible izan plantilla osoa elkartzea.

Partida-entrenaldi saio batekin, SUPER AMARA Bera Berak amaitutzat eman dio udazkenean egin duen prestakuntzari. Abenduaren 28an itzuliko dira lanera eta bertan taldearekin bat egingo dutelakoan Pizzo eta Cavo argentinarrak, Menéndez, Sara Gil eta Maitane Etxeberria.