Correa anaiak txapelketarako epaile moduan alde batetik, eta Egaña anaiak bestalde fase finaleko 12 taldetatik oso gertu geratzen dira.
Bera Berako partaideek epaile munduan ere maila erakusten dute. Diego eta Bruno Correa bikien kasua da, jokalari zein epaile moduan iharduten dutenak. Beraien dedikazio eta kalitatea direla medio, zirkuito nazionalean jokalari gehien erakartzen duen txapelketa honetara deituak izan dira.
30 talde gizonezkoen txapelketan, horietatik 8 zuzenean sailkatuak bigarren faserako eta besteek 4 postuak eskuratzeko borrokatu behar. Ia ia inor ez da falta izan Herrera-Gavira talde olinpikoa izan ezik, Munduko Txapelketa jokatzen ari dena.
Zelaian sailkapena garesti saltzen zen. Iosu eta Imanol Egañak 3 partidei aurre egin behar zieten, galtzeko aukerarik gabe fase finalera heltzeko.
Lehenengo aurkariak Retuerto-Ruiz, oso gazte eta lehen aldiz elkarrekin, Burgal-Lopez bikotearen aurka sorpresa eman zuten aurretik. Imanol eta Iosu oso sendo hasi ziren eta ondo kontrolatu zuten partida: 2-0 (21-12, 21-16).
Bigarrenik Gómez Ojeda-Ramírez Chueca Valentziatik zetozen, eta beren lehenengo partida zelako eta Egañatarren lan ona medio markagailuan ez zuten igo: 2-0 (21-12, 21-13).
Sailkapen fasea amaitzeko bere bidean zegoen talde gogorrenari aurre egin behar zioten, Correa-Serra, eskarmentu haundiko jokalaria eta hainbat alditan Espainiako txapelduna ohia alde batetik, eta bestalde, azken urteetan sasoi onenetariko jokalari Kataluniar gaztea. Buruz buruko norgehiagoka izan zen bigarren seteko denbora teknikora arte. Lehenengo seta (17-21) ez zen argitu Correak sakez zuzenean bi puntu lortu zuen arte. Eta bigarren setak (14-21) bide berdina jarraitu zuen atseden teknikora arte (10-11), baina ordutik Egañatarrek akats batzuk egin zituzten eta aurkariak markagailuan joan ziren. 13. postuan gelditu ziren kuadro finaletik urrats batera, baina zapore on samar batekin hiru partidu maila honekin jokatu izateagatik, kanporaketa zuzenaren tentsioa ondon eramaten, aurkari oso indartsu bati ia partida osoan aurre egiteagatik, eta arlo batzuetan hobetzeko ideak hartuta ere.