OSASUNA ETA KIROLA KANPAINA
Bera Bera eskubaloi taldeak osasuna eta kirola kanpaina abian jartzen du. Gure helburu nagusia errendimenduzko zein afizionatuen kiroletan aritzeko bizi kalitatea hobetzearren, elikadura era orekatua eta osasuntsua mantentzearen garrantzia erakustea da. Bereziki goi mailako kirolean errekuperazio prozedurak funtsezkoak dira eta horretarako Akaba Bera Berak jatorrizko produktu natural hauek bakarrik erabiltzen ditu.
Bi ardatz nagusitan banatuko da, alde batetik, eta BETI ONA FRUTAK enpresa banatzaileari esker, jarduera fisikoa egiteko frutak dituen onuragarriak kontutan harturik, bi taldeetako jokalariek eskura edukiko dute fruta bere aldageletan, baita ere Bidebietako kiroldegira hurbiltzen diren ikusle guztiei banatuko zaie, partida ikusten ari diren bitartean goza dezaten elikagai honetaz.
Bestetik, sarreran salgai jarriko da (astean zehar bulegoan) SYNTHESYS ZELULA ERREKUPERATZAILE BATIDOA. Produktu hau, guztiz osagai naturalekin egin dago eta hainbat erabilera du. Ariketa fisikoa intensoa egiten den egunetan, gorputzak galtzen dituen proteinak, mineralak e.a. aurretik eta ondoren hartuz gero indarberritze laguntzaile aproposa dugu. Helburu honekin Akaba Bera Berako jokalariek ia egunero edaten duten produktua da . Oso onuragarria ere gorputzaren pisua kontrolatzeko otordu baten ordez hartuta (afaria gomendatzen da) gorputzaren osagaiak galdu gabe, baita burniaren arazoak dutenentzat, edo nekeari, stressari, anorexiari e.a. aurre egiteko ere.